“Caritas: JUSTIZIAREN ALDE LANEAN”
Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte duin
bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta sortuko ditu Caritas
Bizkaiak 2014-2015 ekitaldirako lau kanpainak.
2014ko irailaren 28a
DUINTASUNerako bidea, ESKUBIDEAK!
Azken urteotan pobrezia,
gizarte-bazterkeria, desberdintasun eta langabezia tasak hazi krisi ekonomiko
baten ondorioz, baina horrek balioen krisia ere ekarri du. Horren ondotik,
mahai gainean jarri da planteamendu hau: pertsonon duintasunak berezko dituela
giza eskubideak.
Horrela izanik, enplegu duina,
etxebizitza, osasun-zerbitzuak, hezkuntza, bizi-maila egokia eta bizirauteko
baliabideak, doako laguntza juridikoa, elkartzeko eskubidea eta bestelako
eskubide batzuk zalantzan jartzen dira, nazioarteko eta nazio mailako legeetan
aitortuta egon arren.
Gainera, eskubide horiek gauzatzen
dituztenen eta ez dituztenen arteko desberdintasuna egoteak gizarte bidezko eta
kohesionatua eraikitzeko zailtasun handiak jartzen ditu.
“Zoriontasunak”
(Mt 5,3-12), Jesusen mezuaren ildoetako bat
dira, eta honela esaten dute: “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak,
haiek baitute Jainkoa errege”. Aldiz, “Samariar Onaren” parabolak (Lk 10,25-37) esaten digu
zein jarrera eduki behar dugun hurkoarekiko; batez ere okerrago daudenekiko.
Zirkulua “Nazioen Auziarekin” ixten da (Mt
25,31-46): “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin
zeniotena, neuri egin zenidaten.”
Era berean, orain dela gutxi Francisco Aita Santuak emandako “Evangelii
Gaudium” aholkuaren hainbat paragrafok (53, 54, 192, 202…) horrek inguruko
gakoak ematen dizkigute.
“Zer egin dezaket nik …
?”:
- Adierazi elkartasuna ahulenei, gehien sufritzen ari direnei.
“Nola … ?”:
- Hautsi pertsona pobretu eta desberdineko estereotipo eta aurreiritziak … gogoratu hurkoak direla à “ARGI IBILI! – NO TE enCALLES” ekintza. Cáritas Bizkaia.
- Parte hartu aktiboki boluntario gisa, salaketaren bidez, besteekin elkartuz …
- Defendatu eskubide sozialak (enplegua, etxebizitza, hezkuntza, osasuna ...); aldarrikatu giza eskubideak direla, bereziki horiek gauzatzeko zailtasunak dituztenen alde.
- Etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario