jueves, 4 de junio de 2015

Euskadiko Caritasek aurkeztu dituzten 2014. urteko txostenek pobrezia eta bazterkeria egoera iraunkorra adierazten dute

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Caritasek, guztira, 47.348 pertsonari eman zieten arreta 2014an. Zifra hori aurreko urteetakoaren (2012 eta 2013) oso antzekoa da eta horrek berretsi egiten du gure argudioa: gure inguruan pobreziak bere horretan irauten duela, kronifikatu egiten dela. Izan ere, 2007 (krisiaren aurreko azken urte osoa) eta 2012 urteen artean Caritasek Euskadin arreta emandako pertsona kopurua %50ean igo da, eta ordutik egonkor mantentzen da.

Pobrezia-tasa ez da jaisten eta, denborak pertsona horien egoera larriagotu baino ez du egiten. Gabezia sasoietarako zeuzkaten baliabideak agortuz doaz




Bizkaikoa hemen entzun dezakezu: http://bit.ly/1ANPP72 (mp3)

No hay comentarios:

Publicar un comentario