miércoles, 15 de abril de 2015

KANPAINIA – CAMPAÑA CÁRITAS BIZKAIA (apirilak 19 abril)

2015eko apirilaren 19a

Adiskide horiek:

Pazko sasoi honetan, bizi betean gauden honetan, gogoan izan nahi ditugu bereziki albiste onen behar handiena duten pertsonak, gure harrera, babesa eta laguntza behar dutenak.

Ekitaldi honetan Caritas Bizkaiko kristau komunitatea eta gizarte osoa ohartarazten ari da, pertsonen duintasunarekin eta beren oinarrizko eskubideekin negoziorik egin ez dadin. Eskubide horiek defendatu eta bermatzea gure konpromisoa eta egitekoa da.

Kanpaina honek,  “Duintasunerako bidea, eskubideak” izenekoak, balioa ematen die gizartea pertsona babesgabeenei laguntza emateko garatzen ari den ekimen guztiei.



Era honetara, “Elizbarrutiko Zeinuaren” (apirilaren 17a) bidez ondasun guztien helburu unibertsalari buruz proposatutako hausnarketa sendotu nahi dugu, horrekin bat eginez. Keinuaren leloa hauxe izango da: “batu eta banatu (todo en común)”.  Apustu zehatz eta jakin batzuk egin ditugu; hala nola banka etikoa, kristau komunitateari ekarpen ekonomikoa egitea, fiskalitate arduratsua eta gizarte zerbitzuen defentsa (gizarte erakundeek ere babesten dutena, “eskubideak+” kanpainarekin). Apustu horiek tresna sendoak izan daitezke eta baliabideen banaketa bat sustatzen dute, pertsona ahulenen alde egitea lehentasun nagusi bihurtuz.

Proposamena partekatzea da, garena eta daukaguna erakustea; horrek anaitzen gaitu eta gizarteari planteatzen dio koherentzia eta elkartasunean oinarritzen den testigantza bat, eliza eraldatzailearena, hain zuzen.

Pazko sasoi honek ematen digun alaitasun guztiaz, jaso ezazue besarkada bero bat.

Carlos Bargos
Caritas Bizkaiako Zuzendaria

[Oharra.: Bai Cáritas Bizkaiaren webgunean (www.caritasbi.org) bai paperean ere DBEri (diru-sarrerak bermatzeko errenta) buruzko dokumentu zabal eta zehatza izango duzue].http://www.caritasbi.org/eus/?page_id=67

No hay comentarios:

Publicar un comentario